XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5ampdeg;. Nere Jaungoiko Salbatzallearen besoetan eta biotzean eriotza santu bat eskatzeko.

Aldarearen oñean
Otoitza.

Jarri ezazu zure gogoa otoitzian, Jesemani'ko baratzan, Jesus'en tristura ta odolezko izerdian.

1.ampdeg; Nere Jesus, zure biotz atsekabetuaren estutasun eta oñazeakgatik, eriotzara arte triste zaudena, indazu arrisku guzietan anparatu ta pekatu larriko tentazioetatik aldenduko nauan, Jaungoikoaren beldur osasungarri bat.

Lagun zadazu nere azkeneko orduan, beldur eta ikarak nere anima gaixoa estutzen dutenian.

2.ampdeg; Nere pekatuakgatik ainbeste umillatze artu dezun nere Jesus.

Damu det biotz guzitik zu atsekabetua, izanik Zu nere Jaungoikoa, On guzia, ta nere amorio guzia merezi dezuna.

Eskeiñi zaiozu, nere Jesus, zure Aita zerukoari, nere pekatuen ordaiñsaritzat, Jesemani'ko baratzan egiñ zenduan otoitza, ta indazu beñere berriz pekaturik ez egiteko grazia.